GIZARTE 5.gaia
1) Gerra eta Iraultza:(1808-1814)
Independentzia gerra:
Espainiako Karlos IV.a erregea Frantziako Iraultzaren ideien kontra jarri zen, eta Espainia gerran hasi zen Frantziaren aurka. Frantziarrek Espainia garaitu zuten, eta itun bat sinatu behar izan zuen Frantziako aliatu bihurtzeko.
1807an, Espainiak eta Frantziak Fontainebleauko ituna sinatu zuten, eta hitzartu zuten Portugal inbaditzea, Frantziaren etsai nagusiarekin, Ingalaterrarekin, aliatu zelako. Frantziako tropek Espainia zeharkatu behar zuten Portugalera iristeko, eta Espainiako hiri batzuk okupatu zituzten. Frantziarrak Espainian egoteak biztanleengan ondoeza sortu zuen. Frantziarrak Espainian egoteak biztanleengan ondoeza sortu zuen. Fernandok herritarren atsekabeaz baliatu eta Aranjuezko altxamendua (1808) eragin zuen. Fernando VII.a bihurtu zen.
Napoleonek errege-familia bahitu zuen Baionan, eta erregetza Jose Bonaparte bere anaiari uztera behartu zuen. Bahiketaz gain, 1808ko maiatzaren 2an, Madrilen herri-matxinada izan zen. Independentzia Gerraren hasiera izan zen.
Gerra, frantziarrengandik askatzeko izateaz gain, gerra zibila ere izan zen. Biztanleria bitan banatu zen: frantsestuak eta fernandinoak.
Napoleonek tropak kendu zituzten, espainiarrek, ingelesekin aliatuta kontraerasoari ekin zioten. 1813an, Valençayko ituna sinatu zuten, gerra bukatu eta Fernando V.ari koroa itzuli zioten.
Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa:
Independentzia Gerrak ondorio politiko garrantzitsuak izan ziten. Errege-familia falta zenez, botere hutsunea zegoen. Ondorioz, juntak sortu zituzten borroka antolatzeko. Junta Zentral Gorena eratu zuten, Gobernu bakarra sortzeko.
Gerran, Junta Zentral Gorenak Gorteetara deitu zuten. Diputatu gehienak liberalak ziren, baina gutxiengo batek, morroiek, Fernando VII.a itzultzea eta Antzinako Erregimenari eustea baino ez zuen nahi.
Gorteek 1812ko Konstituzioa egin zuten, lehen konstituzioa. Horrek liberalismo politikoaren printzipioak adierazten zituen: subiranotasun nazionala eta botere-banaketa eta eskubideen oso deklarazio zehatza ezartzen zuen.Gizonezkoen sufragio unibertsala aintzatesten zen. Martxoaren 19an, San Jose egunena, onartu zuten konstituzioa.
Cádizko Gorteek erreforma ugari onartu zituzten, Antzinako Erregimena amaitu zen: jaurerriak kendu zituzten, Inkisizioa ezeztatu, gremioak debekatu eta legearen aurrean espainiarren berdintasuna aitortu zuten.

Zabaldu
del.icio.us