Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Eukene

Artxiboa: Urria 2008

27/10/2008 GMT 1

Kritika Literarioa: Ipuin Lizunak

alemuri @ 17:47

Idazlea Aitor Arana Luzuriaga Legazpi(Gipuzkoa) jaio zen 1963ko abenduaren 21ean euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria da. Oso gaztetan hasi zen idazten. Hainbat lan egin zituen eta hainbat sari irabazi zituen ere. Egin dituen lanak: Narrazioak, Nobelak, Saiakera, Haur eta gazte literatura, Antzerkia eta Hizkuntzalaritza egin ditu.
Ipuin lizunetan hiru ipuin bereizten dira:

Sasian: XX.mendekoa 1640an da nire ustez baserritar garaia. Ipuinean Bartolo eta Maritxu daude. Bartolo Maritxurekin txortan egin nahi du baina Maritxuk ez. Azkenean egiten dute eta Maritxuren aitak harrapatzen die.

Egungo Frankestein: Nik esango nuke gure mendekoa dela. Pertsona batek gorputz bat egin nahi duenez, gizon bat hil eta bere laborategira eramaten du ebakuntza egiteko. Sortzen du gizon berri bat eta Iñaki izena jartzen dio. Poz-pozik zegoen gizon berri bat sortu zuelako eta Frankenstein bezala egin zuen. Egun batean Iñaki laborategiko gauzak puskatzen ari zela Iñaki eta Iñakiren sortzailea harreman sexualak izan zituzten.

Heriotzako Orduan: Nik esango nuke gaur egungo garaikoa dela. Josu eta Josune dira protagonistak. Egun batean, kotxearekin zihoazela etxera Josuk txortan egin nahi zuen, baina Josunek ezetz esan zion eta hurrengo egunean egingo zutela orduan, Josune etxera abiatzerakoan kamioi batekin kontra egin zuen istripua izan zuen eta hil zen. Hurrengo egunean, Josu hilobira joan zen eta ez zegoenean jenderik kutxa ireki eta txortan hasi zen.

Nire iritziz, ipuinen ideia nagusia da harreman sexualak izatea modu desberdinetan eta toki desberdinetan. Pertsonaiak errealak dira baina egiten duten gauzak nahiko bitxiak dira. Nahiko erraza izan da irakurtzeko ez dut inongo arazorik izan. Ipuinak ez ditut gogoko izan zeren beti daude sexu harremanetan baina entretenigarriak izan dira.

Eukene Murillo

13/10/2008 GMT 1

Emakume Langilearen eguna

alemuri @ 17:10

Garai batean, gizonak bakarrik joaten ziren lan egitera baina gaur egun, emakumeok ere aukera dugu. Gaur egun abantai asko ditugu, batzuk besteak baino gehiago. Lanera joatea, diru gehiago etxean edukitzea ekartzen du. Umeak edukitzen badituzu, lana ez da hain erraza, zeren haurrei arreta jarri behar zaie. Umeak eskolara joan behar dira eta gurasoak lanera. Lanera joan behar bazara eta ezin badituzu haurrak zaindu orduan, laguntza eskatu behar da. Batzuk, zaintzaile bat eduki umeak zaintzeko edo aiton-amonekin geratzea horrela umeak, zeregin bat izango dute lanean zauden bitartean.
Biek lan egiten badute, etxean diru gehiago egongo da eta ez dira hainbeste arazo ekonomiko egongo.
Lan toki batzuetan emakumea izateagatik, beste herri batetik etorritakoa ez da erraza izango lana aurkitzea batez ere beste herri batetik etorria bazara. Etxetik kanpo lana aurkitzea, beste lekura joaten bazara bizitzera eta lan egitera hainbat zailtasun izango dituzu batzez ere lana aurkitzen. Gizonek lan batzuetan emakumeak ez dituzte onartzen, uste dutelako ezin direla gai lan horiek egiteko, ez dituztelako gizonen ahalmen berdinak eta uste dutelako emakumeak gabe hobeto lan egingo dutela.
Baina gaur egun, emakumeok ikasketetan aukera asko ditugu eta hainbat irtenbide daude. Ahal dugu gizonen lan postuetan egon adibidez: irakasle bezala, arkitektura lanean, futbolariak, entrenatzaileak, enpresetan lan egin…
Gaur egun asko kostatu da iristea lanean gauden bezala egotea. Hau dena izan da emakumeen ahaleginagatik, asko borrokatu dira beraien alde ondo egoteko eta eskubideak edozertarako izateko.
Ez dena oso erraza da beste herrietan lan postu bat izatea hori da arazo garrantzitsu bat. Espainiatik irten eta beste toki batera joatea lan bila, zaila da zeren ikasketa onak izan behar dira eta herriaren hizkuntza jakin behar da. Horietako lan bat, bidai asko egin beharko da edo bestela planteatu kanpoan bizitzea.
Emakumeak bizitzan zehar lortu dutena egiteagatik egun berezi bat dago emakumeontzat dela emakume langilearen eguna.

Eukene Murillo

11/10/2008 GMT 1

Kritika Literarioa: Pololoak

alemuri @ 17:25

Komikiaren idazlea Patxi Gallego da. (Errenteria, Gipuzkoa, 1973ko apirilaren 10a) komikigile gipuzkoarra da. Arte ederrak ikasi zituen Leioan(Bilbon). Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako, tartean "Lau Haizetara"rako. 2004an ekin zion "Xabinaitor" super-heroiaren inguruko umore trilogiari ("Pololoak"), helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena. Testuingurua, hasieran baserritarren garaia da eta gero gaurko garaia bezala baina beste puntutik ikusia. Komikian, agertzen da protagonista Xabinaitor dela eta arazoetan dauden emakumeak salbatzera joaten da eta lagundutakoan beraiekin harreman sexualak ditu. Baita ere bere homeopatarekin hizketan egoten da nahiko denboran. Pertsonaiak batzuk irrealak eta beste batzuk errealak batez ere irreala dena Xabinaitor da. Niretzat komiki hau nahiko korapilatsua izan da bai ulertzeko bai jarraitzeko. Hitzak gehiengoak ulertzekoak dira, ez hasieran bezala ez dudala ondo ulertu. Ez zait ezertarako gustatu komiki hau. Ia komiki osoa sexu harremanetan daude, hasieran ondo hasten da baina gero, jarraian aldatu egiten da lekuz ia denbora guztian.

Eukene Murillo

Mehatxatuek ilundutako bizitza

alemuri @ 17:05

Gaur egun ondo jakin behar da norekin egoten zaren, zeren ez dakizu zer gerta daiteke. Arazo bat da etxetik ez irtetea gizon baten beldur zaudelako. Ez dago eskubiderik mutilak emakumeak mehatxatzea eta ez uztea egiten nahi dutena egin. Baita ere norbait mehatxatzea eta poliziak ezer egitea oso gogorra da. Poliziari zer gertatzen zaizun azalduta eta ez duenean inongo kasurik egiten arazo bat da. Poliziak arreta gehiago jarri behar luke jendearengan halako kasuetan, zeren edozer gauza gerta liteke. Emakume mehatxatuak ez dira ezertarako ondo bizi, gizonen esklabo izatea ez da batere ona. Bakoitzak bere bizitza bizi behar du eta inongo tratu txarrekin, hori ez da bizitzea. Emakumeak seme-alabak baldin baditu orduan, arriskua handiagoa izango da seme-alabei zerbait egin litzaieke. Arazoak ez ziren izango seme-alabei polizien babesa jartzea beste batzuk duten bezala, baina ezezkoa ematea gauzak nola dauden jakinda eta gaitaz pasa, hobeto ateratzen da poliziengandik pasatzea. Emakume batzuk hain gaizki bizi direnez gizonekin, herritik alde egin nahi dute, batzuetan mutilak harrapatzen du herritik saiatzen denean alde egiten, joka hasten da eta emakumeak ez du lortzen beragandik urruntzea. Horrelakoetan hobe da ihes egitea bera konturatu gabe edo denuntzia bat jarri eta noski poliziak kasu egitea zeren bestela ez dago ezer egiterik. Emakume batzuk lortzen dutenean poliziak kasu egitea,gizonari urruntasuneko agindua ematen diote edo kasu batzuetan epaiketetara joaten dira zer egin berarekin erabakitzeko egin duenarengatik ordaintzeko. Emakumeak gizonak bezala, bizitzan zehar askatasun berbera eduki behar lukete ez gizonak bakarrik. Emakumeak, ez dira egon behar gizonen aginduetarako bakarrik esklabo bezala eta jo nahi dutelako ez dago eskubiderik. Hainbeste gustatzen baldin bazaie mehatxatzea, mehatxatzeko beraiek bakarrik eta inor ez gehiago eta mina banatzeko beraien artean ez besteengan. Kasu hauek gero eta gehiago daude eta lortu behar dena da gai hauek ez gertatzea. Emakumeak gizonek bezala eskubide berdinak eduki behar lukete.

Eukene Murillo

01/10/2008 GMT 1

Kaixo!

alemuri @ 08:41

Informatikan gaude bloga sortzen.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!