Kritika Literarioa: Lekuak
Euskal Herriaren lekua, Bernardo Atxagak idatzitako ipuina da. Lehenik berari buruz zerbait kontatuko dizuet eta jarraian ipuinari buruz hitz egingo dut.
Bernardo Atxaga, benetako izena Jose Irazu Garmendia da, Asteasukoa (Gipuzkoa) 1951ko uztailaren 27an jaio zen. gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da. "Obabakoak" bere libururik ezagunena da, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Sari Nazionala eman zion 1989an, horrelakorik lortzen lehenengo euskal idazlea bilakatuz.
Ipuinari buruz, XIX.mendean garaikoa da. Bertan kontatzen du, Euskal Herria ez dela mapan agertzen eta zein garrantzitsua den euskara berarentzat.
Bertan, 18.mendearen zerbait kontatzen du baina gehien bat XIX.mendekoa. Alde batetik, azaltzen du non erabiltzen zen euskara eta zer eta nola gertatzen zen Europako estatu batzuetan.
Euskara da gaia.
Niretzako irakurketa lineala izan da baina astuna izan da batez ere ipuin osoa.
Kontakizun hau ez dut gogoko izan, gauza gehiegi iruditu zait eta ez da ipuin batzuk bezala entretenigarriak direla eta erraza irakurtzeko.

Zabaldu
del.icio.us