Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Eukene

01/03/2009 GMT 1

Kritika Literarioa:

alemuri @ 15:48

Bertan bost ipuin daude bost idazlerekin, lehenengo beraien datu batzuk esango dizkizuet, ondoren ipuinei buruz eta azkenik nire iritzia:

Karmele Jaio: Arabako Gasteizen 1970 martxoaren 19an jaioa. Euskal idazlea da, bere lan garrantzitsuenak hamabost zauri (narrazioa), eta amaren eskuak (nobela).
-Atzerriko Zenbaketa: Nik esango nuke gaur egungo garaikoa dela zeren pertsonaiak eta lekuak errealak dira. Bertan bi pertsonek elkar ez dutela aspaldian ikusi, joaten dira taberna batera hitz egitera eta elkar egotera kontatzen du. Irakurtzeko garaian, lineala eta erraz irakurtzen da.

Paddy Rekalde: Idazlea da, 1964ko irailaren 5ean jaio zen Bilbon, Deustu auzoan. Bere lan garrantzitsuenetariko batzuk: Aizu Paddy, Whiskey koloreko gauak, Rebel Mayo Colorado, Sex abaroa eta Bilbo dub kronikak.
-Gaztetxearen Hutsuneari Begira Berberetan: Gaur egungo garaikoa da, bertan zer egiten dute pertsonaiek eta zer gertatzen den kontatzen du. Pertsonaiak errealak dira, irakurtzerakoan zailtasunak izan ditut zenbait hitzekin zeren ez da guk hitz egiten dugun moduan.

Pako Aristi: Urrestilla, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 17an jaio zen. Euskal idazle eta kazetaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn. 1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen.
-Euskal Herria zer den: Gaur egungo-koa da.Bertan Pako-k azaltzen du norena den Euskal Herria eta dutenek zer egiten dute. Euskal Herria pertsonai garrantzitsuena da, gehien egiten duten lana batez ere eta haiek denak zerbait elkar dute. Pertsonaiak errealak dira eta irakurtzeko garaian oso erraza izan da, lineala da. Irakurtzerakoan, pentsatzeko gauz batzuk ditu. Ipuin onen gaia Euskal Herria norena den izango litzateke.

Unai Elorriaga: Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14an, baina txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da. Euskal Filologian lizentziatua. Idazle eta itzultzaile, hiru eleberri kaleratu ditu gaur arte, lehenengoarekin berarekin arrakasta eta ospea lortuz, 27 urte besterik ez zituela.
-Puntapax: Europako toki batzuk azaltzen dira eta bata bestearekin konparatzen ditu, eta nahiz eta biek gauz bera eduki desberdinak dira.Toki errealak dira eta ondo irakurtzen da.

Tere Irastorza: Zaldibian jaio zen 1961an. Gaur egun irakaslea da eta filosofian lizentziatuta dago. Ikara lanaren eta hainbat nobelen egilea da.
-Ikara: Gaurko garaikoa dela esango nuke. Bertan zer den ikara eta norbait nola dagoen kontatzen du eta erreala dela esango nuke. Irakurketa lineala, erraza izan da irakurtzeko.

Nire iritzia: Ipuinak gustatu zaizkit entretenigarriak izan direlako, eta horietako batzuk zerbait pentsaraztea egiten du.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!